literaturea

Ipuin tailerra emongo dau Diman Miru Sorginak

Asier Abrisketa 2022ko ira. 14a, 11:38

Asmatu dezagun ipuin bat tailerra barikuan izango da Abaroan, 17:30etik aurrera; izena aldez aurretik emon behar da.

Urri lehenengoaren 16an, Miru Sorgina ipuin kontalaria Dimako Abaroan egongo da, umeakaz batera ipuin bat asmatuteko. Idazketa tailerra 17:30ean hasiko da eta ordubetez egongo dira ipuina sortzean. Jolas dinamiko batzuen bitartez, umeen irudimena martxan ipini eta partaideek "barruan daukien ahalmena" bultzatuko dau Miruk. Holan, ipuin bat sortuko dabe tailerreko partaide guztien artean.

Bertan parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik kultura.dima@bizkaia.org helbidean edo 685 759 997 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!