Dimako Andraizea andra taldeak urtekerea antolatu dau urri lehenengoaren 17rako, Azpeitiara. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena andraizea@gmail.com helbide elektronikora idatzita eta gaur, hilak 13, da horretarako atzen eguna. Bazkideentzako prezioa 20 eurokoa da eta 40 eurokoa gainontzekoentzako. Horregaz autobusa, museoko sarrerea eta bazkaria ordainduko da. Ordaintzeko, hilaren 14an egongo dira Andraizeako kideak Dimako frontoi txikian, 17:30ean.
Zapatuan, 09:15ean urtengo da Dimatik autobusa, frontoi handitik. Azpeitiara heldu eta Trenbidearen Euskal Museoan egingo dabe bisitea. Hau ikusi eta bazkaria egingo dabe gero, arrastia pasau eta 20:30ean bueltauko dira Dimara. Beste alde batetik, urtekerara morez jantzita joateko deialdia be egin dabe.