Eskupelotea

Txumuluxuetak klubaren eguna ospatuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 7a, 16:51

Klubeko argazkia atera, pelota partiduak eta Primike Mundiala jokatu eta afaria egingo dabe Dimako eskupelota klubekoek.

Txumuluxueta Pelota Klubak eskupelotearen inguruko hainbat ekintza antolatu dauz urri lehenengoaren 10erako, Diman. Klubeko jokalariak eta ingurukoak batuko dira herriko pelotarien eguna ospatuteko plazako frontoian.

Hasteko, 18:30ean klubeko argazkia aterako dabe plazan, pelotariak zuriz jantzita. Gero, frontoi txikira mobiduko dira eta bertan, pelota partiduak jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Partiduen ostean, primi jolaseko arauakaz jokatuko dabe Primike Mundiala 20:30etik aurrera eta amaitzerakoan, Ugatxan egingo da klubeko afaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!