Eskupelotea

Antiguoko Txapelketea irabazi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko ira. 5a, 13:11
argazkia: Antiguako Pilotazaleak.

Denporaldiko zazpigarren txapela Leire Garairen kontra 18-4 irabazita lortu dau pelotari dimoztarrak.

Hilaren 3an jokatu da, Donostian, Antiguoko Txapelketearen 74. edizinoko finala, Amaia Aldai eta Leire Garairen artean. Dimoztarrak jantzi eban txapela, 18-4 erraz irabazita. Holan, 2021-2022 denporaldiko zazpigarren txapela jantzi dau Aldaik.

Aldairen esanetan, erraz irabazi eban partidu osoa bere agindupean jokatu zan-ta, Garai erasorako aukera barik itxita. Finalera urduri heldu bazan be, aurrera egin ahala berreskuratu eban konfiantzea:  “Partidu hasikeran nahiko urduri sartu nintzan, final guztietan lez, tensino puntu bategaz, baina partidua aurrera joan ahala, gustura sentiduten hasi nintzan eta holan nire joko mailarik onena emona ahal izan neban”.

San Mateoko finalderdia

San Mateoko Txapelketea be dago jokoan eta finalaurrekoan, Aldai barriro egongo da aurrez-aurre Garaigaz. Hilaren 17an izango da partidua Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa). Txapelketea bikoteka jokatzen da eta arratiarra Itxaso Erasunegaz egongo da, Garai barriz, Nora Mendizabalegaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!