Bisita gidatua

Antzasti museoa ezetuteko bisita gidatua egongo da domekan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 1a, 11:18

Museoa, Artaun eta Ugariotzeko karobia ikusi ahalko dira Gorbeia Turismok antolatutako Iraunkortasuna bizitza tradizionalean bisitan.

Gorbeia Turismok Parke Naturalaren inguruetatik hainbat bisita gidatu antolatu dauz eta horreetako bat da Dima: Iraunkortasuna bizitza tradizionalean. Urri lehenengoaren 4koa bigarren bisitea izango da, 11:00etatik 13:00etara. Helduentzako prezioa 3 eurokoa da eta 1,5 eurokoa sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela Azurmendi tabernan erabili daiteke, pintxopotea hartzeako. Izena, basquemountain.eus webgunean emon behar da.

Urri bigarrenaren 2an be egongo da bisita bardina egiteko aukerea.

Bisitea, Artaun auzoko Antzasti museoan hasiko da, bertan ikusgai dago bai baserrietako bizitza tradizionala, bai Bilboko bizimodu burgesa. Museotik urten eta Artaun auzotik ibili ostean, Ugariotzera egingo dabe ibilalditxoa, bertako karobia ezetutera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!