eskupelotea

Udako Torneoa irabazi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko abu. 29a, 10:14

Andrea Capellanegaz batera, 22-7 irabazi dau finala Zumaian, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen kontra.

Udako Torneoko lehen jardunaldian lez, partida orekatua espero zan zapatuan Zumaian, orduko bikote bardinak neurtu ziran-ta: Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka. Halanda be, ez zan esperotakoa bete. Lehenengoan Aldai eta Capellanek tantu bakarreko aldeagaz irabazi eben, baina Udako Torneoko finalean ez dabe aurkarientzako aukerarik itxi. Holan, 22-7 irabazita eroan dabe txapela.

Aldai eta Capellan hasikeratik izan ziran indartsuenak, 9-1eko aldeagaz hasita. Partiduak aurrera egin ahala, hamar tantuko aldea mantenidu eta gitxika-gitxika aldea handitutea be lortu eben. Oingoan be, protagonista nagusia izan zan pelotari dimoztarra eta txapela bakarrik ez, torneoko jokalari onenaren saria jaso eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!