Txapelketako lehen jardunaldian alkarren aurka jokatu ostean, abuztuaren 27an barriro egongo dira aurrez-aurre Aldai eta Capellan batetik, Etxegarai eta Gaminde bestetik. Partidu haretan puntu bakarreko aldeagaz lortu eban garaipena dimoztarrak. Beraz, zapatu iluntzeko partidua orekatua izatea espero da.
Gaur, hilak 26, egin dabe Udako Torneoaren finaleko aurkezpena Zumaian eta Haron jokatu zan lehenengo jardunaldiaren pareko ikuskizuna eskaintzeko gogoa plazaratu dabe bikote biek.