AZKOREA

Aitzol Atutxak bosgarren postua Urrezko Kopan

Erredakzinoa 2022ko abuztuaren 16a

Atzo jokatu zan Urrezko Kopa Donostiako Trinitate Plazan eta Julen Alberdik irabazi eban. Atutxa bosgarren geratu zan.

Bost azkolarik hartu eben parte atzoko proban, Julen Alberdi (33:04), Iker Vicente (33:52), Mikel Larrañaga (35:23), Hodei Ezpeleta (39:05) eta Aitzol Atutxa (43:38)

Ramon Latasa Saria irabaztetik heldu zan dimoztarra Donostiako probara. Urrezko Kopa lau alditan bereganatu arren, atzokoan ez eban lortu lehenengo hiruren artean geratutea. Alberdi izan zan irabazlea, Iker Vicente eta Mikel Larrañagaren aurretik, atzen honek bereganatu eban lehengo urteko kopea. 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!