eskupelotea

Udako Torneoaren finala jokatuko dau Amaia Aldaik

Erredakzinoa 2022ko abu. 15a, 13:09

Aldaik Capellanegaz batera jokatuko dau Udako Torneoko finala. Etxegarai eta Gaminderen kontra jokatuko dabe abuztuaren 27an, Zumaiako Aitzuri frontoian.

Aldai eta Capellan 22 eta 17 nagusitu ziran, Arrizabalaga eta Osesen aurrean. Partida orekatua izan zan baina dimoztarrak irabaztea lortu eban Capellanegaz batera. Partidu luze eta burrukatua eskaini eben bikote biek.

Torneoko ligaxka fasea lider amaitu eben Aldai eta Capellanek, partidu bakarra galduz. Astegoein honetan finalerako txartela lortu dau bikoteak. Abuztuaren 27an jokatuko dabe finala Etxegarai eta Gaminderen aurka, honeek 22 eta 7 gailendu ziran finalerdietako partiduan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!