eskupelotea

Emakumezkoen Gasteizko II. Pelota Masterra irabazi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko abuztuaren 8a

argazkia: Gasteizko Udala.

Capellan eta Aldaik 22-19 irabazi dabe Larrarte eta Mendizabalen kontrako jaietako finala.

Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Miren Larrarte eta Nora Mendizabalen aurka lehiatu ziran domekan, Emakumezkoen Gasteizko II. Pelota Masterreko finalean. Dimoztarrak eta bere bikoteak lortu eben txapela, 22-19 irabazi ostean. Gora-behera handiko partidua izan zan, "nahiko arraroa", izan da Aldaik emon dauan deskribapena.

Hasikeran, Aldai eta Capellan hasi ziran irabazten, 12-2 tantuetara be helduta. Jaietako partidua izanda, bikotea lasaitu zala azaldu dau Aldaik. Holan, Larrartek aukerea aprobetxau eta jokoan sartzean hasi zan, bardindutea lortu arte. Halanda be, amaieran Dimako aurrelaria barriro hasi zan aurkariei min egiten, hiru tantuko aldeagaz irabazteraino.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!