eskupelotea

Galduta be, liderrak izan dira Aldai eta Capellan ligaxka fasean

Asier Abrisketa 2022ko abu. 4a, 11:57

Atzen partidua galdu daben arren, finalera heltzeako aukera asko ditue, azkenak izan diran Arrizabalaga eta Osesen kontra lehiatuko dira-ta.

Ligaxka fasea amaituta, Amaia Aldai eta Andrea Capellan lehenengoak dira sailkapenean, baina oindino ez dabe finalerako pasea lortu. Aurretik, abuztuaren 13an Hondarribian jokatuko daben finalaurrekoa irabazi beharko dabe. Lehenak izan diralako, atzenengoen kontra neurtuko dira, Arrizabalaga eta Oses. Beste finalaurrekoa egun berean jokatuko da, Etxegarai-Gaminde eta Garai-Erasunen artekoa.

Ligaxka faseko atzen partidua izan da Aldai eta Capellanek galdu daben bakarra, 18-22, Nora Mendizabal, Garairen ordezkoa, eta Itxaso Erasunen aurka. Honeek be galdu dabe partidu bakarra liga fasean. Atzo jokatutako Bastidako partiduan, Aldai eta Capellan irabazten joan dira baina atzenean, bikote urdinagaitik gaindituta ikusi dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!