Dimako Artaun auzoko San Bizente jaiak abuztuaren 6an eta 7an ospatuko dira. Aurten ez da mezarik egongo, abadea faltau da-ta, baina gainontzeko egitaraua mantenidu dabe auzotarrek. Lourdes Soraluze Bola Txapelketea, jana, erromeriak, bits jaia, herri kirol erakustaldiak eta mozorro erakusketea izango dira jaietako ardatzak.
Abuztuak 6, zapatua
- 18:30ean, txupinazoa eta Lourdes Soraluze XXIII. Bola Txapelketearen hasikerea.
- 20:00etan, txitxi-burduntzia.
- 22:00etan, Eingo taldeagaz erromeria.
Abuztuak 7, domekea
- 12:00etan, bits jaia.
- 13:00etan, trikipoteoa.
- 19:00etan, herri kirolak: harrijasotzaileak, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzuno; trontzalariak; azkolariak, Aitzol Atutxa eta Julen Larrea; eta ingudea, Karmele Gisasola.
- 20:30ean, trikitilariak, mozorro erakusketea eta errifearen zozketea. Ostean, txokolatea.