eskupelotea

Bihar amaituko da Udako Torneoko ligaxka fasea

Asier Abrisketa 2022ko abu. 2a, 12:50

Bastidan jokatuko dira atzen partidu biak. Aldai eta Capellan liderrak, Garai eta Erasunen aurka neurtuko dira 19:30ean.

Abuztuaren 3an jokatuko dira Emakume Master Cup-en Udako Torneoko lehen fasearen atzenengo partidu biak, 19:30etik aurrera Bastidan. Amaia Aldai dimoztarra eta Andrea Capellan dira momentuz liderrak, aurreko partidu biak irabazita. Oingoan, Leire Garai eta Itxaso Erasun izango dira aurkariak. Honeek, lehen partidua irabazi eta bigarrena galdu dabe.

"Capellan eta biok paper ona egin dogu. Egia da atzenaldian alkarregaz askotan egokitu jakula eta horrek txapelketetarako konplizidade maila hobetzen laguntzen dauala"

Aldai eta Capellan, gustura dabiz torneo honetan, "oin barriro disfrutetan nabil eta biok gagoz maila polit batean" azaldu dau Aldaik. Finalaurrekora pasau ezkero, abuztuaren 13an jokatuko ditue hurrengo partiduak Hondarribian.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!