Bisita gidatua

Bizitza tradizionalaren iraunkortasuna ezetuteko aukerea egongo da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 28a, 11:19

Antzasti museotik eta Ugariotzeko karobitik pasauko dan bisita gidatua antolatu dau Gorbeia Turismok.

Gorbeia Turismok Parke Naturalaren inguruetatik hainbat bisita gidatu antolatu dauz eta horreetako bat da Dima: Iraunkortasuna bizitza tradizionalean. Lehen bisitea garagarrilaren 30ean izango da, 11:00etatik 13:00etara. Helduentzako prezioa 3 eurokoa da eta 1,5 eurokoa sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela Azurmendi tabernan erabili daiteke, pintxopotea hartzeako. Izena, basquemountain.eus webgunean emon behar da.

Urri lehenengoaren 4an eta urri bigarrenaren 2an be egongo da bisita bardina egiteko aukerea

Bisitea, Artaun auzoko Antzasti museoan hasiko da, bertan ikusgai dago bai baserrietako bizitza tradizionala, bai Bilboko bizimodu burgesa. Museotik urten eta Artaun auzoa ikusi ostean, Ugariotzera egingo dabe ibilalditxoa, bertako karobia ezetutera.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!