eskupelotea

Udako Torneoko liderrak dira Aldai eta Capellan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 26a, 09:51

Lekeition Arrizabalaga eta Zabalaren kontra 22-13 irabazita lortu dabe ligaxka faseko lehen postua. Kanporaketen aurretik, Bastidan jokatuko dabe atzen partidua, abuztuaren 3an.

Laboral Kutxako Udako Torneoaren ligaxka fasearen bigarren partiduak jokatu dira astegoienean Lekeition eta Amaia Aldai pelotari dimoztarra bide onetik doa aurrera txapelketan. Andrea Capellanegaz batera, lehen faseko liderra da, oin arteko partidu biak irabazi ostean.

Lekeitioko partiduan, 22-13 garaitu dabez Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabala. Barriro be, Santi Brouard pelotalekura hurbildu diranek Aldairen protagosnimoa igarri dabe. Berak markau dau jokoaren erritmoa eta asko asmatu dau erremateetan. Aldaik BEGITUn azaldu dauenez, "Capellanek Zabala apurtu eban atzean eta Arrizabalaga jokoz kanpo itxi genduan, gainetik pasauta".

Bigarren partiduan Leire Garai eta Nora Mendizabal izan dira garaileak, sailkapenean bigarren postua lortuta. 22-16 irabazi dabe Olatz Beitia eta Enara Gaminderen aurka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!