Futbola

Luis Prieto da Mirandeseko prestatzaile fisiko barria

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 20a, 12:38

Joseba Etxeberriaren aginduetara egongo da datorren denporaldian: “Urte bete egon naz geldi eta faltan bota dot zelaietan egotea”.

Luis Prieto Athleticeko jokalari ohiak Pablo Gomez ordezkatuko dau 2022/23 denporaldian, CD Mirandes taldeko jokalarien fisikoa zaintzeako. Beraz, Espainiako futbol ligako Bigarren Mailan egongo da oindik aurrera, eta hor eustea da, Prietoren esanetan, helburua. Denporaldia oso gogorra izango dala azpimarratu dau, “talde oso indartsuak” dagozala-ta, “ez da partidu errazik egongo”. Momentuz, taldea ez dago guztiz zarratuta baina hasi dira daborduko beharrean, lehen taldeko jokalari eta filialeko batzuekaz.

Denporaldi hau konpainia bereziagaz egingo dau gainera, izan be, “Etxebe” da taldeko entrenatzailea. San Mamesen batera jokatu bakarrik ez, Lezaman be izan dira kide atzen urteetan. “Beragaz joatea opatu eustanean ez neban inolako dudarik euki proiektuaren parte izateagaz”, azaldu dau Prietok.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!