azkorea

Aizkolarien Urrezko Kopa jokatzeko sailkatu da Aitzol Atutxa

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 18a, 09:31
Finalerako sailkatu diran bost aizkolariak//Itxitako argazkia.

Abuztuaren 15ean jokatuko dan koparako sailkapen saioan hamabi aizkolarik hartu dabe parte eta dimoztarrak egin dau bigarren denpora onena.

Abuztuaren 15ean jokatuko da Donostiako Trinitate plazan Aizkolarien Urrezko Kopako finala. Zapatuan, leku berean batu ziran hamabi azkolari, zazpi kanaerdiko zatitzeko proban bost izan ziran sailkatuak. Atzen urteko irabazleak, Larrañagak, denporarik onena errepikatu eban eta Atutxa dimoztarra izan zan bigarrena, probea 14 minutu eta 49 segundotan amaituta.

Holan, txapelaren lehiarako sailkatutako bost kirolariak dira Mikel Larrañaga (14:25), Aitzol Atutxa (14:49), Iker Vicente (14:56), Julen Alberdi Txikia IV. (15:00) eta Hodei Ezpeleta Bihurri (15:42).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!