San Fermin torneoko andren hirugarren edizinoko finala Labrit frontoian jokatu zan zapatuan, hilak 9. Amaia Aldai eta Ane Mendiburu, Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra neurtu eta atzen honeen alde egin eban txapelak, 22-6ko garaipen borobila lortuta.
Partidu hasikeratik igarri eben Labrit bete eben ikusleek Aldai eta Mendiburu ez zirala euren momenturik onenean egon. Izan be, lehen tantua gorrien alde izan bazan be, Garai eta Gamindek 15 tantu egin ebezan jarraian. Are gehiago, Aldai eta Mendiburu ez ziran tantu bakarra euren kabuz eskuratzeko gai izan. Lortutako sei tantuak izan ziran aurkarien hutsegiteak.