artea

Dimara dakar Bilboko Arte Ederren Museoak 'Emakumeak museoan' erakusketea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 11a, 10:26

Hilaren 12tik 19ra egongo dira andrek museoko bilduman daukien presentzia erakusten daben artelan ugari.

BBK Artearen Ibilbidea programeari esker, Bilboko Arte Ederren Museoko artelan ugari egongo dira ikusgai Dimako plazan astebetez, garagarrilaren 12tik 19ra hain zuzen be. Erakusketan XV. mendetik hasi eta gaur egun arte egindako obrak egongo dira ikusgai, gai nagusia andrak diralarik, artista eta irudikapen lez.

Guztira, 30 dira Emakumeak museoan erakusketako artelanak: margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak. Honeek kalidade handiko erreprodukzinoetan erakutsiko dira, bakotxaren iruzkinagaz batera, euskeraz, gazteleraz eta ingelesez. Iruzkinak audio bitartez deskargatzeko aukerea be badago, QR kodeen bidez.

Erakusketeak Bizkaiko 26 herri bisitauko dauz guztira. Dimatik pasau ostean, Emakumeak museoan urrietan bueltauko da Arratiara. Artean egingo dau bigarren geldialdia, urri bigarrenaren 4tik 11ra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!