Kontzertua

Jazz Ta Bien zazpikotea Artaunen egongo da domeka eguerdian

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 8a, 11:08
argazkia: unsplash.com

12:30ean hasiko da jam session-etan hezitako zazpikote bizkaitarraren kontzertua Antzasti museoan.

Maiatzean eskaini eban Jazz Ta Bien taldeak kontzertua Artaunen eta barriro errepikatuko dau garagarrilaren 10ean. Zuzenekoa Antzasti museoan egingo dabe eguerdian, 12:30etik 14:00etara. Zazpikotea atzen urteko bagilean hasi zan zuzeneko kontzertuak eskaintzen, baina eskarmentu handiko musikariek osotuten dabe inprobizazinoa eta abesti propioak buztartuten dauzan taldea.

Pianoan Josu Muñoa eta tronboi zein ahotsean Bixente Lonigan adibidez, Sacratif taldekoak dira. Jabi Conde gitarrajolea barriz, Ados Quartet-en hartzean dau parte, besteak beste. Taldeko beteranoena Jose Larrakoetxea tronpetajolea da, Bilbaína Jazz Club-aren sortzaileetako bat. Iratxe Miñau saxojoleak eta Tomasso Poggi baju-joleak be urteetako esperientzia daukie. Amaitzeko, etorkizun handiko Ander Hernandez dago baterian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!