apurketea

Dimako udaletxeko pleno aretoko hiru leiho apurtu ditue jaietan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 8a, 10:43

"Alkarbizitzaren kontra dagozanak, gauaren iluntasunaren babespean" jardun dabela salatu dau alkateak.

Dimako Udalak bando bidez jakinarazo dauanez, pasau dan astegoienean, sanpedroak ospatu bitartean, ezezagunek udaletxeko hiru leiho apurtu ebezan "gauaren iluntasunaren babespean". Apurketen errudunak "alkarbizitzaren kontra dagozanak" dirala adierazo dau Josu Gorospe alkateak bandoan.

"Ekintza bandaliko" lez balorau dau gertatutakoa eta gogorarazo gura izan dau, kristal zatiek suposatzen daben arriskuaz gain, konponketak herritarren diruagaz egin beharko dirala. Amaitzeko, ekintza bandalikoak ez errepikatzeko herritarren laguntzea be eskatu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!