herri kirolak

Beñat Amade, Salvador Erleaga eta Oier Ibergallartu izan dira zapatuko txapeldunak Diman

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 6a, 13:28

Amadek Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea irabazi eban eta Erleaga-Ibergallartu bikoteak trontza jardunaldia.

Dimako jaien egitarau barruan, garagarrilaren 2an, izan zan herri kirolen jardunaldi oparoa: lasto jasotzea, trotzea, ingudea, azkorea eta zaku eroatea. Atzen hirurak erakustaldiak izan ziran, baina trontza eta lasto jasotze txapelketa ofizialak jokatu ziran. Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea batetik, eta promozino mailako Bizkaiko Gizonezkoen Trontza Txapelketako bigarren jardunaldia bestetik.

Lasto jasotzean, Beñat Amadek 21 jasoaldi egin ebazan 45 kiloko fardoagaz minutu bitan. Jon Loiola dimoztarrak barriz 19.  Jose Martin Bustinza "Tubi" Bizkaiko Txapeldun ohiak ezin izan eban parte hartu, lesino bat dala-ta.

Trontzan Mikel Agirre eta Unai Osa, Xabat Erleaga eta Jose Arrien, Salva Erleaga eta Oier Ibergallartu bikoteek hartu eben parte. Probea beteten arinenak atzen honeek izan ziran, 7 minutu eta 26 segundotan. Agirre eta Osa bost segundora geratu ziran, Erleaga eta Arrienek barriz, 8 minutu eta 41 segundo behar izan ebezan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!