eretxia

Dimako jaietako egitaraua dala-ta jasotako kritikei erantzuteko Jai Batzordearen gutuna

Dimako Jai Batzordea 2022ko uzt. 6a, 10:50
argazkia: Wikipedia / Asier Sarasua

"Mesedez, ez ahaztu guk egindako beharra guztiz boluntarioa dala. Gutun honen helburua zuei, herritar eta instituzinoei, gogoeta eginarazotea da".

Dimoztar maiteok:

Dimako jaiak urtebetez prestatzen egon ostean, minduta sentidu gara, umezurtz sentidu gara, jaiak amaitzerakoan.

Beharbada, herritarrok ez dozue jakingo antzezlan, kontzertu edo bertso-saio bat ekarteko zenbateko lana dagoan atzean. Bada, benetan dinotsuegu ez dala kontu makala, izan be, telefono-dei asko, tramiteak, kontuak eta abar egin behar dira.

"Jai Batzordea" berbak entzutean batzuek pentsauko dozue talde hori hiru personak baino gehiagok osatzen dabela eta aurrekontu ederra darabiltela, gainera. Ez da holan, baina. Aurten, jaietako egitaraua dala-ta, kritika-mezuak jaso doguz; eta egiari zor, zoriontzeko mezuren bat be heldu jaku. Egia esan, ez dogu behar hori egiten jenteak zorion gaitzan, ez horixe! Guk kulturea maite dogu eta badakigunez, kulturgileek sasoi txarra pasau dabe COVIDa dala-ta. Horregatik, aurten be gogotsu ibili gara jaiak antolatzen.

Amaitzeko, esan aspaldidanik lana borondatez egiten dogula, udaleko koloreak alde batera itxita. Baina denporea pasau ahala konturatu gara jentearen parte-hartze eta inplikazinoa gero eta urriagoa dala. Herritarrek zein instituzinoek ez dabe behar besteko basbesik emoten. Mesedez, ez ahaztu guk egindako beharra guztiz boluntarioa dala. Gutun honen helburua zuei, herritar eta instituzinoei, gogoeta eginarazotea da.

Eskerrik asko.

Dimako Jai Batzordea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!