jaiak

Dimako Bertso Eskoleak botako dau sanpedroetako txupina

Asier Abrisketa 2022ko eka. 28a, 16:50
argazkia: Wikipedia/Asier Sarasua

Eguaztenean, 18:30ean txupina bota eta bost egunez luzatuko da jai giroa Diman, domekara arte.

Bihar, bagilak 29, hasiko dira aurtengo Dimako jaiak, sanpedroak. Txupina arrastiko 18:00etan izango da baina aurretik, mezea eta jubiladuen bazkaria ospatuko dira egun berean. Gero, bost eguneko egitaraua dago antolatuta: kontzertuak, erromeriak, herri kirolak, lehiaketa gastronomikoak, bertsolariak eta emonaldi ugarigaz gozatuteko aukerea izango dabe gargarrilaren 3ra arte.

Egitaraua

Bagilak 29, eguaztena
  • 12:00, mezea
  • 13:30, 85 urte egin dabezanei omenaldia
  • 14:00, jubiladuen bazkaria
  • 18:00, txupina
  • 19:00, Matraka Culinary Center musika emonaldia

Argazki erakusketea egunean zehar.

Bagilak 30, eguena
  • 17:00, tortillak
  • 20:00, Jaietako VII. Pelota Txapelketako finalak
  • 22:30, Elizagoien ahizpak erromeria
Garagarrilak 1, barikua
  • 17:00, Euskaraz jolasten Panpotx Kultur Elkartea
  • 22:00, Neonak taldearen kontzertua
  • 00:30, Urrats taldearen erromeria
Garagarrilak 2, zapatua
  • 12:00, Gazte Barri Dantza Taldearen emonaldia
  • 18:00, Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea, Bizkaiko promozino mailako Trontza Txapelketako bigarren jardunaldia eta azkora erakustaldia
  • 20:00, Andraizeak egindako taloak
  • 22:00, Liher taldearen kontzertua
  • 00:00, Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia
  • 01:00, DJ Bull
Garagarrilak 3, domekea
  • 10:00, Arimatik eskuetara Dimako andren artelanak
  • 18:00, bertso-saio musikatua eta Argazki Lehiaketearen sari banaketea
  • 20:00, Zanguango antzerki taldearen Bestaldean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!