Eskupelotea

San Fermin Torneoko finala jokatuko dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko eka. 27a, 11:05

Ane Mendiburugaz batera, Tafallan Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra 22-7 irabazita lortu dau pasea dimoztarrak.

Domekan jokatu da Tafallako Ereta pelotalekuan andrazkoen San Fermin Torneoko lehenengo finalaurreko partidua. Bertan, Aldai eta Mendiburu, Larrarte eta Erasunen aurka neurtu dira. Dimako pelotariak aurreko koadroetan egindako joko biziak ebatzi dau barriro be emaitza, 22-7 Aldai eta Mendibururen alde. Holan, garagarrilaren 9an Labriten jokatuko dan finalean parte hartu ahalko dau bikoteak.

Garaipenerako, erabakigarria izan da Aldaik aurrekaldean egindako jokoa. Larrarteren pelotakadei erantzunda, aurkariak alde batera eta bestera mobidu dauz, Mendiburuk atzeko pelotakadei eutsi bitartean. Erremateak bakarrik ez, oingoan sakeakaz be harritu dau Aldaik eta bederatzigarren koadrotik erantzun behar izan dabe aurkariek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!