txirrindularitza

Saiatuena eta Mendatea sariak jaso dauz Xabier Cerrok Eibarren

Asier Abrisketa 2022ko eka. 21a, 12:18

Domekan jokatu dan San Juan Sari Nagusia lasterketako junior mailan irabazi dauz sariok Murias Arratiako txirrindulariak.

Domekan lehiatu zan Eibarren San Juan Sari Nagusiaren 86. edizinoa eta bertan egon zan Murias Arratia taldea be. Arratiarrek podiumean lekurik lortu ez arren, Xabier Cerro txirrindulari gazteak kopa bi ekarri ebazan etxera, Saiatuarena eta Mendatea.

Sailkapen orokorrean hemeretzigarrena izan zan Cerro, irabazlea baino 39 segundo beranduago bakarrik heldu zan. Halanda be, lasterketa osoan izandako jarrerea dala-ta, Saiatuena saria jaso eban. Kopa hau lasterketako burrukalarienari emoten jako, lasterketan izandako protagonismoagatik. Hori bakarrik ez, Azkarate eta Calvario mendi portuetan azkarrena izateagatik be jaso eban bigarren kopa bat,  Mendatea saria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!