Antzerkia

Dimara dator Nicole et Martin antzerki konpainia ibiltaria

Asier Abrisketa 2022ko eka. 15a, 11:52

Bagilaren 16tik 19ra egingo dabez ikuskizunak Diman, lehenengo eskola-umeentzako eta gero publiko osoari zuzenduta.

Nicole Gubler eta Martin Gublerrek osotutako antzerki independientea egiten dauan konpainia bihar, hilak 16, helduko da Dimara. Eskola alboan ipiniko dabe karpea emonaldi zikloa eguenean bertan hasteko. Lehen egun bietan eskola-umeentzako egingo dabe agerraldia eta astegoinean izango dira publiko osoarentzako ikuskizunak.

Nicole et Martin konpainiak Grimm anaien ipuinetan inspirautako lanak taularatzen dabez. Holan,  eskolaumeek La docella sin manos eta Los musicos de Bremen ikusiko dabez. Ikuskizun irekiak barriz Wassilissa, zapatuan 19:00etan, eta Arrantzalea eta haren emaztea, domekan 12:30ean, izango dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!