Eskupelotea

Mallabiako Biharko Izarrak Txapelketea irabazi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko eka. 13a, 12:34

10-1 galtzean joan ostean, markagailuari bueltea emon eta 19-22 irabazi eban Olatz Arrizabalagaren kontrako finala.

Barikuan, hilak 10, jokatu ziran Mallabiako frontoian Biharko Izarrak torneoko finalak. Aurten, lehenengoz jokatu da andren artekoa eta Amaia Aldai dimoztarrak Olatz Arrizabalagaren aurka 19-22 irabazita jantzi eban txapela.

Partidu gatxa izan zan Aldaientzat, izan be, alde nabarmenagaz galtzean hasi eban jokoa. 10-1 izan eban markagailua be kontra, baina Arrizabalgaren huts bat aprobetxau eta gitxinaka-gitxinaka laburtu eban aldea. Hamazazpina bardindu eta atzenean, Aldaik 22 tantuetara heltzea lortu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!