herri kirolak

Bigarren izan da Tubi Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 8a, 12:06

“Lesino bat medio, hile eta erdi geldi egonda, txapelketan parte hartutea ebatzi neban. Txapelketa egunean gauzak ez ziran ondo joan, indar barik ikusi neban neure burua”.

Arratzun, bagilaren 4an jokatu zan Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketea. Zazpi lasto jaurtitzaile onenak batu ziran han. Tartean, Jose Martin Bustinza "Tubi" eta Jon Loiola, biak Dimakoak. Batak bigarren postua eta besteak laugarrena lortu ebezan, hurrengoz hurrengo.

Txapela barriz, Beñat Obieta arratzuarrak eroan eban, lasto meta 5,60 metroko distantziara botata. Tubi txapeldun historikoa 5,50 metroetara heldu zan, lesionauta egon dala-ta, indar barik ikusi eban bere burua. Beraz, BEGITUri azaldu deutsonez, ez daki Euskadiko Txapelketara aurkezterik izango dauan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!