literaturea

'Arroz urez' eta 'Zaldi Zoro' liburuak aurkeztuko ditue gaur Diman

Asier Abrisketa 2022ko eka. 7a, 12:33
argazkia: ahotsa.info

Mikel "Antza" eta Aitor Fresnedo 19:00etan egongo dira liburutegian. Batak ETAren sorrera eta amaierea izan dauz langai, besteak Siux gerren inguruko liburua euskeratu dau.

Mikel Albisu "Mikel Antza" Arroz urez liburuaren idazlea eta Aitor Fresnedo Zaldi Zoro liburuaren itzultzailea, bagilaren 7an, 19:00etan, egongo dira Dimako liburutegian, liburu bi horreek aurkezten.

Arroz urez saiakeran, Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrerea eta amaierea kontetan dau egileak "edo behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak". Introspekzino ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietagaz hasi eta tia Luzigaz amaitzen dau Mikel Antzak idatzi personal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguneri lekua egiten deutse. Lan honen hari gidaria Burgosko Auzia da: autoreak auzipetuetako batzuk alkarrizketatu eta testigantzak jaso dauz-ta.

Zaldi Zoro barriz, 1942an Maria Sandoz idazleak argitarau eban liburua da. Fresnedok 2002an egin eban topo istorio horregaz, Ocaña I espetxean preso egoala. Holan, ingelesetik euskeratu eta 2020an Ateramiñe argitaletxearen bitartez argitaratu eban. Zaldi Zoro Lakoten Oglala tribuko buruzagia izan zan eta liburuaren bidez, Siux gerrak moduan ezagunak diran gatazkaren testuinguruan ipinten gaitu kontakizunak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!