Eskupelotea

Nafarroako Foru Komunitateko txapela jantzi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko eka. 6a, 11:23

Aldaik eta Nora Mendizabalek 22-16 gainditu dabez Maddi Barrokal eta Itxaso Erasun Nafarroa Arenan jokatutako finalean.

1.600 zaleren aurrean jokatu ziran atzo Iruñan Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalak. Elite mailan, Aldai eta Mendizabal lehiatu ziran Barrokal eta Erasunen aurka. Ikusleek aurreko koadruetan jokatu dan burruka estua ikusi ahal izan eben. Baina azkenean, dimoztarra nagusitu zan lehian, batez be, sakean lortutako puntuakaz. 22-16 amaitu zan norgehiagokea.

Biharko Izarrak jokoan

Biharko Izarrak Mallabiako Txapelketako finala be jokatuko dau Aldaik, asteon. Bagilaren 10ean jokatuko da partidua, Olatz Arrizabalagaren kontra. Maiatzaren 26an lortu eban pasea Enara Gaminderi 22-11 irabazita. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!