bertsolaritzea

Maia eta Iturriaga, balkoitik balkoira bertsotan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 1a, 13:03

Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariek udaletxe eta Aramotz tabernako balkoietan hasi eta plazan amaituko dabe bertso-saioa zapatu eguerdian.

Bagilaren 4an, 12:30ean hasiko da Dimako Udabarriko bertso-saioaren 21. edizinoa, bertso eskoleak eta Udalak antolatuta. Bertsoak balkoitik balkoira kantetan diran bigarren urtea izango da aurtengoa. Covid saioan hasi zan formatua oso sinbolikoa dino Ibon Iza antolakuntzakoak: "udaletxeko balkoikoa arean gorago dago, baina azkenean biek lur bardina zapaltzen amaituten dabe saioa, parean".

Igazko bertsolari berdinak egongo dira, Jon Maia eta Unai Iturriaga. Bata udaletxeko balkoian eta bestea Aramotz tabernakoan egongo dira, gero plazara bajatuteko. Bertsolari bi honeek ia beti etorri dira 20 urte honeetan, "hor be badago hari bat, batzean gaituan kordela" dino Izak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!