herri kirolak

Aitzol Atutxak V. Euskal Pentatloi Sariko lehen kanporaketea gainditu dau

Asier Abrisketa 2022ko mai. 30a, 13:31
argazkia: ataria.eus

Tolosan jokatu da lehiaketako lehen kanporaketea, Atutxak 11 minutu eta 41 segundo behar izan dau bost probak egiteko.

V. Gizonezkoen Euskal Pentatloi Sariaren lehen jardunaldia zapatuan jokatu zan, Tolosako zezen plazan. Hamairu izan ziran guztira probalariak eta Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarra laugarrena izan zan. Beraz, urri lehenengoaren 3an jokatuko dan bigarren kanporaketan parte hartu ahalko dau. Atutxaren aurretik Xabier Zalduak, Ioritz Gisasolak "Zelai V." eta Jokin Urretabizkaiak osotu dabe podiuma.

Bete beharreko probak bost izan dira: 100 kilogramoko bolea zortzitan altxau, giza proban plaza bat egin, aizkoreagaz kanaerdiko bat zatitu, txingakaz hiru plaza egin eta galapan kilometro bat egin.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!