mitologia

Dimara bajatuko dira jentilak bihar

Asier Abrisketa 2022ko mai. 27a, 12:19

Ikuskizunez betetako ibilbidea mitologikoagaz eta akelarreagaz ospatuko da aurtengo Jentilak Diman jaialdi paganoa, 21:00etatik aurrera.

Jentilzubi eta Baltzolatik, Dimako herrigunera bajatuko dira aurten jentil eta bestelako izaki mitologikoak. Maiatzaren 28 gauean, zazpi gunetan zortzi ikuskizun ikusteko aukerea egongo da eta gero, akelarrea ospatuko dabe 23:00etatik aurrera.

Txumuluxuetak 18 urtez azpikoentzako argazki eta bideo lehiaketea antolatu dau, ibilbide mitologikoan zehar ataratako argazki eta bideo onenak saritzeko.

21:00etan herriko plazatik urten eta herriko txoko desbardinetatik pasauko dan ibilbidean zehar zortzi ikuskizun egongo dira: Jentila eta Atlasa, Gazte Barri taldearen jantzak, Sorgina eta Meiga, Atremingo ikazkina, Lamiñategi, Baso sorgindua, Abesbatzaren kantuak eta lau osagaiak, hurrengoz hurrengo. Honeek amaitzerakoan, Txumuluxueta Elkarteak antolatutako akelarrea ospatuko da su, Eingo taldearen musika eta janagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!