Eskupelotea

Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalera heldu da Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2022ko mai. 26a, 11:54
argazkia: Emakume Master Cup

Mendizabalegaz batera Arrizabalaga eta Zabalari 22-19 irabazi ostean, Iruñean jokatuko dau finala bagilaren 5ean.

Atzo, hilak 25, arrastian jokatu zan II. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalaurrekoa Lizarran. Oingoan, Aldaik ezin izan dau Mendiburugaz jokatu, eskua minduta izan daualako, eta Mendizabalek jokatu dau honen ordez. Halanda be, ondo moldatu dira Remontivalen, 22-19 irabazi dabe partidua.

Azken momentura arte ez da egon irabazle argirik. Izan be, bardinketa ugariko partidua izan da, azkena 19-19. Tantu ikusgarriak, koadro luzeetan burruka gogorra eta aurrekaldean be errematez betetako partiduaz gozatu dabe Lizarrako frontoia bete daben ikusleek. Partidu aurretik, Lizarrako andra pelotariei omenaldia be egin jakie, 43 andra guztira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!