konzentrazinoa

"Bea eta semearentzako justizia" exijiduko da Diman astelehenean

Asier Abrisketa 2022ko mai. 18a, 17:06
Ustez apropos eragindako talka Citruenigon//FORUZAINGOA

Ustezko erasotzailea kalean dagoalako antolatu da kontzentrazinoa. Zapatuan, indarkeria matxistea bizi izan daben andren bizipenak entzuteko aukerea be egongo da.

Oin dala urtebete atxilotu eben, andreagaz joiala, auto istripu bat ustez apropos eragin eban gizona, Citruenigon (Nafarroa). Biktimeak, Dimako andra batek, zauri arinak izan ebazan eta gertatutakoa salatu eban. Kartzelara, hileta saiakerea eta genero indarkeria egotzita sartu eben gizona baina oin, kalean da ustezko erasotzailea. Holan, Andraizea andra taldeak kontzentrazino zaratatsua antolatu dau maiatzaren 23an, 18:30ean Dimako plazan.

Eraso matxisten inguruko lanketea egun bi arinago hasiko da, hilaren 21ean. Dimako eskolako kamaran, Volar dokumentala proiektauko da 18:00etan. Film honek indarkeria matxistea bizi izan daben andren testigantzak biltzean dauz. Hau ikusi ostean, indarkeria sufridu dauan andra batek bere testigantzea emongo dau zuzenean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!