Eskupelotea

Nafarroako torneoko finalaurrekoetara heldu da Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2022ko mai. 16a, 13:15
argazkia: Emakume Master Cup

Maiatzaren 25ean jokatuko dau finalaurreko partidua Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabalaren kontra Lizarran, Ane Mendiburugaz.

Ligaxka fasea gaindituta, II. Nafarroako Foru Komunitatearen torneoko finalaurrekoetara sailkatu dira Aldai eta Mendiburu. Maiatzaren 25ean lehiatuko dira finalerako pasea lortzeako Lizarran, Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabalaren aurka.

Sailkapen fasean, hiru partidu izan dabez Nafarroako txapelketan. Lehenengoa, Leire Garai eta Uxue Osesen kontra, 22-20 irabazi eben Aldaik eta Mendiburuk. Bigarrena ez zan jokatzera heldu, Etxegarai eta Capellanen kontrakoa, izan be Etxegarai lesionauta egon zan. Hirugarrena barriz, domekan jokatu zan Barrokal eta Mendizabalen kontra, 22-12 galdu eben Aldai eta Mendiburuk.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!