Eskupelotea

Master Kaiolako txapeldunordea izan da Amaia Aldai

Olatz Arrizabalagak 22-18 irabazi dau pelotari dimoztarraren aurka Zornotzako VII. Master Kaiolako finalean.

Zornotzako Master Kaiola Txapelketearen seigarren edizinoa domekan amaitu zan, finalak jokatuta eta txapelak banatuta. Finaletara arratiar pelotari bakarra heldu zan, Amaia Aldai dimoztarra, baina txapel barik bueltau da Arrizabalagaren aurka 22-18 galdu ostean.

Partiduaren hasikerea parekatua izan zan, pelotari biei kostau jakien erritmoa hartzea. Hutsegite ugari eta tantu gehienak sakeagaz lortuta Arrizabalaga markagailuan aurrea hartuta mantenidu zan. 8-7tik 14-8ra salto egitea lortu eban gernikarrak eta orduan bizitu zan partidua. Aldai atzetik egonda be, jokoa markagailua baino estuagoa izan zan. Baina Aldai aldea txikitzeko hurbil ibili zan guztietan Arrizabalagak barriro lortzean eban alde erosoa eta atzenean, 22-18 amaitu zan partidua.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!