Kontzertua

Zemenditik atzeratutako 4kote taldearen kontzertua berreskuratu dau Dimak

Asier Abrisketa 2022ko mai. 6a, 12:15
argazkia: anboto.org

Ahots zurien taldearen kontzertua maiatzaren 8an izango da, 19:00etan eskolako kamaran.

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan sortutako taldea da 4kote, 2011n. Ahots teknikako ikasleak ziran lau emakumek sortu eben laukotea, oin bost badira be, ez dabe izena aldatu. Kantu lirikoak, euskal kantuak, swing, jazz eta bolero estiloak lantzean dauz besteak beste Edurne Eguiak, Bidane Txopiteak, Iratxe uribelarreak eta Igone Amestik osotu eta Agurtzane Mentxakak gidatutako taldeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!