trinketea

Frantziako B mailako txapeldunordea izan da Ekhi Ziarrusta

Asier Abrisketa 2022ko mai. 5a, 11:59

Inhar Ugartegaz batera lehiatu zan finalean Phillippe Bielle eta Andoni Ipharren kontra, baina 40-18 galdu eban partidua.

 

Astelehenean jokatu zan Donibane Garazin trinkete finala, Frantziako Elite B mailakoa. Gorriz jokatu eben Ekhi Ziarrustak eta Inhar Ugartek, kamiseta zuriagaz Phillippe Biellek eta Andoni Ipharrek. Txapela ez zan Dimara heldu, izan be, markagailuak 40-18 egin eban bikote zuriaren alde.

Lehenengo tantuetan, Ziarrustaren bikoteak aurrea hartu eban. Baina Bielle eta Iphar partidu osoan mantenidu ziran alde erosoagaz, 18-8aren ostean, hamar puntuko aldea mantenidu eben. Hortik aurrera aldea handitu eta txapela lortu eben bikote gorria 18 tantutan itxita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!