jantzak

Maiatzaren 7an ospatuko da Dimako Dantzari Egune

Gazte Barrik antolatuta, kalejirea, jantza erakustaldia, bazkaria eta erromeria egongo dira besteak beste, Arratia eta Otxandioko jantza taldeen arteko giroa alaituten.

Herriko zein kanpotik etorritako jantzariak 10:45ean batuko dira plazan, eta 11:00etan, hamaiketakoa egingo dabe frontoi txikian. Jaia, 11:30ean hasiko da kalejireagaz. Lehenengo, Igorreko Arantzarte eta  Zeanuriko Arrikibar taldeetako jantzariak joango dira. Bigarrenean barriz, Lemoako Durundi Barri, Otxandioko Urduri eta Dimako Gazte Barri taldeetako jantzariak.
 
Kalejirea 13:00etan amaituko da plazan. Bertan, jantza ugari egingo ditue: Agurra, Ezpata joko txikia, Polka Pik, Esku dantza, Gorulari, Domingilloa, Lantzeko zortzikoa, Zapatari eta Txulalai. Ondoren otzara bat zozketatuko da eta jantzariek, txistulariek eta arduradunek bazkaria izango dabe frontoi txikian.
 
Arrastian, 16:00etan hasiko da erromeria plazan Kittu taldeagaz eta 18:00etan txokolatea egongo da danontzat. Eguraldia txarra bada, ekitaldia frontoi handian egingo dala adierazo dabe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!