Eskupelotea

Master Kaiolako finala jokatuko dau Amaia Aldaik domekan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 2a, 12:38

argazkia: Emakume Master Cup

Maiatzaren 8an jokatuko dira Zornotzako torneoaren finalak, Aldai eta Arrizabalaga 17:00etan neurtuko dira.

Zornotzako VIII. Master Kaiola txapelketea heldu da atzen fasera, domeka arrastian jokatuko dira andra, gazte eta 22 urtez azpikoen atzen partiduak. Ebatziko dan lehen txapela andren artekoa izango da, bertan lehiatuko dira Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai, 17:00etan. Dimako pelotariak aprilaren 24an lortu eban finalerako pasea, Miren Larrarteri 22-17 irabazi ostean.

Nafarroan be txapelaren bila

Master Kaiola ez da Aldai jokatuten dabilen txapelketa bakarra. II. Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa be hasia da, eta Aldaik finalerdietarako pasea lortzeako aukerea izango dau zapatuan, maiatzak 7. Mendiburugaz batera astegoien honetan Garai eta Osesen aurka 22-20 irabazi ostean, Etxegarai eta Capellanen kontra neurtuko dabez indarrak datorren astegoienean. Arbizun izango da partidua, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!