azokea

76 postu egongo dira Dimako artisautza eta ganadu azokan

Asier Abrisketa 2022ko api. 28a, 12:41
argazkia: unsplash.com

Zapatu goizean izango dan merkaduan jana, artisautzea eta ganaduaz gain; artzain txakur eta ardi-mozte erakusketak be egongo dira.

Aprilaren 30ean izango da Dimako artisautza eta ganadu azokea, 10:00etan hasita. Bertan 76 postu egongo dira, artisau eta baserritarrenak. Ugaranako plazan kokatuko dira besteak beste, bitxiak, egurrezko-lanak, jantzi eta eskulanak egiten dabezan artisauen 21 postu. Honeekaz batera, beste bederatzi postu egongo dira gaztaia, ogia, eztia eta odolkiak saltzean, besteak beste.

Eskola eta frontoi arteko aparkalekuan barriz, egongo da ganadu azokea. Bertan, 46 kaiolatan egongo dira behiak, moxalak, zaldiak, behorrak, astoak eta beste hainbat abere. Ganaduagaz lotuta, erakusketa bi be egongo dira zapatu goizean. 11:00etan artzain txakurren erakusketea egongo da Iturrigorriko soloan. Gero, 12:00etan hasiko da ardien triskilatze erakusketea.

Merkadua 14:00etan amaituko da, baina aurretik, herriko tabernetan moxal pintxoak banatuko dira, doban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!