Eskupelotea

Bizkaia Torneoko txapeldunordeak dira Aldai eta Mendizabal

Asier Abrisketa 2022ko api. 25a, 11:49
argazkia: Bizkaia Frontoia

11-22 galdu eben Arrizabalaga eta Agirreren kontrako finala, halanda be, torneoaren balorazino positiboa egin dau Dimako pelotariak.

Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre dira IV. Bizkaia Torneoko txapeldunak. Finala zapatuan jokatu zan Bilbon, txapeldunek 11-22ko garaipena lortu eben Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen aurka. Euskera, Kultura eta Kirol foru diputadu dan Lorea Bilbaok ipini eutsezan txapelak irabazleei. Torneoko pelotari onenari saria Olatz Arrizabalagak jaso eban.

Amaia Aldai dimoztarrak eta Nora Mendizabalek partidua txarto hasi arren, bueltea emon eta 10-10 bardindutea lortu eben. Halanda be, sakea galdu eta bata bestearen ostetik heldu ziran aurkarien tantuak. “Arrizabalagak sakeagaz min handia egin eban eta nik ebatzi txar batzuk hartu nebazan. Horren ondorioz eurAk 22ra heltzea lortu eben” azaldu deutso BEGITUri Aldaik. Amaierako helburua lortu ez arren, txapelketearen balantze positiboa egin dau Dimako pelotariak. Izan be, nahiz eta txarto hasi, finala jokatutea lortu eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!