Dima ezetuteko ibilbidea prestatu dau Zamakola alkarteak

Asier Abrisketa 2022ko api. 21a, 11:40

Zapatuan, hilak 23, egingo dabe Dimako auzoetatik hamabi kilometroko ibilaldia, Zamakola alkartetik 09:00etan hasita.

Dimako hirugarren adineko Zamakola alkarteak prestatu dau 'Dima eta inguruak ezetuz' lau ordutan egiteko hamabi kilometroko ibilbidea. Herritarrakaz batera, aprilaren 23an egingo dabe Zamakolaren egoitzan hasi eta Indusi, Kortabarria, Agiñona, Txinorreta eta barriro Indusitik pasau ostean, Ugaranan amaituko dan martxea.

Ibilbidearen zailtasun maila erraza dala adierazo dabe antolatzaileek, eta bakotxak bere hamaiketakoa eroan beharko dauala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!