Trinketea

Frantziako B mailako finala jokatuko dau Ekhi Ziarrustak

Asier Abrisketa 2022ko api. 20a, 12:35

Maiatzaren 2an izango da finala Garazin. Astelehenean jokatutako lagunartekoa puntu bakarragatik galdu dau, 40-39.

Ekhi Ziarrustak eta Inhar Ugartek jokatuko dabe Frantziako Elite B finala, maiatzaren 2an Donibane Garazin. Aurkaritzat izango dabez Philippe Bielle eta Andoni Iphar. Oin, finalerako beroketa lez, partidu ikusgarria ikusi zan aprilaren 18an. Ugartegaz batera jokatu eban Inchauspe eta Cubiaten kontra.

Ziarrusta eta Ugarte, hasieran izan ezik, partidu osoan egon ziran bikote gorriaren atzetik. Halanda be, hurbiletik jarraitu eta atzen tantura arteko burrukea mantendu eben. 39-39ko bardinketearen ostean, bost minutuko lehia bizia jokatu eben, Inchauspe eta Cubiatek 40-39a lortu arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!