aste santua

Gorbeia Central Park ekimena ipini dau martxan Gorbeia Helmuga Turistikoak

Asier Abrisketa 2022ko api. 17a, 17:29

Aste Santurako proposatutako ekintzen artean, Dimako Antzasti museoa bisitetako aukerea egongo da aprilaren 18an, astelehena.

Gorbeia Helmuga Turistikoak inguruetako naturea, ondarea, tradizinoa, gastronomia, historia, mitologia, abenturea eta kirolak ezetuteko programazino berezia antolatu dau oporretarako. Besteak beste, artzain-esperientzia, mendi-ibilaldiak Gorbeian, museoak, Street Scape-ak, ur-bizikleta ibilaldiak, espeleologia, mikologia edo nazinoarteko ardao-dastaketea egiteko aukerak ipini dabez mahai gainean.

Ekintza gehienak dira Orozkon, Aramaion, Murgian, Muruan, Legution eta Otxandion. Baina bisiten artean, Dimako Artaun auzoko Antzasti museoa ezetuteko aukerea egongo da hilaren 18an, 12:00etan. Museo honek XIX. mendeko bizimodua erakusten dau, Arratiako baserritarren etxeak eta Bilboko burgesenak konparauta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!