Telebista

El Conquistador programako kapitain barria da Aitzol Atutxa

Asier Abrisketa 2022ko api. 12a, 12:06

Azkolari dimoztarra talde gorriagaz, Yocahu, sartu da Karibea konkistatzeko abenturara.

Etb2ko El Conquistador del Caribe programara hiru kapitain barri sartu dira atzen astean, bat talde bakotxera. Yocahu izeneko talde gorrira Aitzol Atutxa batu da, Dimako aizkolaria, eta honen ordez bueltau da etxera Arantxa, talde gorriko kapitainetako bat. Jokatu dauan lehenengo inmunidade jokoa ez da ondo joan, gorriak barriro izan dira atzenak.

Atutxaren sarrerea ez da bape epikoa izan. Akanpaleku pobreenera heltzean, taldekideakaz batu aurretik garriraino sartu da lupetzetan eta. Gainera, taldekide batzuk arduratuta agertu dira, Atutxak ez daualako programea inoz bez ikusi. Baina beste taldekide batzuk, eliteko kirolari bat euren artean egotea eskertu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!