Eskupelotea

Zabaldu da Dimako Jaietako VII. Pelota Txapelketan izena emoteko aukerea

Asier Abrisketa 2022ko api. 12a, 11:21

Aprilaren 18an zarratuko da binakako txapelketan izena emoteko epea, gitxienez jokalarietako bat izan behar da dimoztarra.

Aurten be, Dimako jaietan zazpigarrenez jokatuko da binakako pelota txapelketea. Bikoteek aprilaren 18ra arte emon ahalko dabe izena 688 640 221 telefonoan. Jokalariak ezin izango dira federauak izan, eta bikote bakotxean, bat gitxienez  izan beharko da Dimakoa.

Txapelketea hiru fasetan jokatuko da. Lehenengo, aprilaren 25 eta bagilaren 5 bitartean jokatuko da ligaxka fasea. Bikote onenek, bagilaren 17an jokatuko ditue finalaurreko partiduak eta amaitzeko, bagilaren 30ean jokatuko da finala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!