Aldai eta Mendizabalek osotutako bikoteak Andrazkoen IV. Eskupelota Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dabe aprilaren 23an. Bizkaia Frontoian jokatuko da Arrizabalaga eta Agirreren kontrako partidua, arrastiko 15:30ean, 3. eta 4. postua k ebazteko partiduaren ostean. Etb1-en be egongo da ikusgai finala.
Bikote biek lortu dabe txapela janzteko aukerea barikuan jokatu ziran finalaurrekoetan. Lehenengo, Aldai eta Mendizabal neurtu ziren Larrarte eta Osesen kontra. Aldai izan zan jokoaren protagonistea, eta Mendizabalek aurreko jardunaldietan baino seguruago jokatuta lortu eben 22-8ko garaipena.
Egun berean jokatu zan Garai-Gaminde eta Arrizabalaga-Agirre bikoteen arteko finalaurrekoa. Honeek be 8-22 amaitu eben neurketea, Arrizabalaga eta Agirreren alde.